Andrazkoek eskubehar fina egin
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Berrizen jente asko mobiduten izan da tabernetan. Jatekoa be ondo ipinten izan da. Herrian fondea, Pedro Juan tabernea eta Juliantxoren tabernea egon ziran. Juliantxorenean txuletak egiten ziran. Txikito Mallabiak erakutsi eutsan Juliantxori txuletak egiten. Hiruzpalau alkartu eta ermitetara joaten ziran txuletak hartuta. Txuletea teilearen gainean osorik erreten eben, egurragaz sua egin eta brasan ipinita.
Euren amamak, San Kristobalen, antxobak kipuleagaz, binagreagaz eta orioagaz ipinten ebazan kazuelan, eta gero, teilearen gainean txuletea erreta. Gozo geratzen zala dinoe.
Barriemoileak: Mertxe Alberdi eta Juan Alberdi
Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala