Bolalekua
- 2011
- BEDIA
Arbolak trontzeagaz botaten ebazan eta idiakaz eroan, ze eskabadorak gerraostean hasi ziran. Trontzea biren artean erabilten eben, eta beste bat eperdiak garbitzen. Pinua ez hainbeste, baina pagoa-eta kapau egin behar izaten ziran: azkoreagaz tropilak kendu eta trontzeagaz bota. Pinuagaz gitxiago behar egin dabe pagoagaz eta haretxagaz baino. Gerra denporan pinu gitxi egoan sano, haretxa eta pagoa egoten ziran.
Barriemoilea: Ignazio Aranburu