Barriketan gorde
- 2014
- MORGA
Txilar-eztia beti gogortzen da. Iraila erdi inguruan ekarten dabe eta 10º inguruko tenperaturan egoten bada eztia, gogortu egiten da. Orduan plantan egiten dana da, hartu bidoia eta helize batekin nahastau. Horrek egiten dauana da kristal guztiak puskatu eta krema egiten dau, krematsu geratzen da. Bero tratamentu barik, ze eztia 40ºtik pasetan bada, propiedade biologiko guztiak galtzen ditu. Geure osasunerako ona dan produktu baten moduan hartu gura badogu, ez dau balio. Merkatuan dagozan askok edulkorante moduan funtzionatzen dabe kafeari edo jogurtari botateko baina harek ez deusku eztarriko minik kenduko.
Barriemoilea: Valentin LLona
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa