• 2014
  • MORGA
Atzera

Barriketan gorde

 

Aitak tenedoragaz joten eban pitxarra txakolina amaitzen zanean, eta bodegara joaten ziran gehiagoren bila. Ilaran barriketan gordeten eben. Ez ebenez eukiten ixteko ezer be ez, zotz bategaz ixten eben, tapotzagaz. “Tapotza ondo sartu, gero!” esaten eban aitak. Tapotza ateraten ebenean, pitxerragaz paretan ez baeben, pitxerrera baino behera gehiago jausten zan. Amaitzen zanean, ostera be hartzen eban aitak pitxerra, eta “nik lehen ekarri dot eta zuk joan behar dozu orain” ibilten ziran neba-arrebak. Pitxerkadak edaten ziran. Etorrenari be pitxer bete txakolin ateraten jakon. 

 

Barriemoilea: Josefina Oregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak