5-6 urtegaz aitari laguntzen
- 2011
- ZEANURI
Txakolina egin ostean, balde baten-edo ipini eta barriketara eroaten eben. Amak enbudo moduko bat egiten eban kartoi-zati bategaz edo etxean topetan zanagaz; aurretiaz eginda eukiten ebazan. Haregaz botaten eben pitxerretik-edo astiro-astiro. Han egoten ziran barrikak eta egun batzuk barru irakiten hasten zan. Bitsak urteten eban goitik behera, baporeak, asko irakiten ebalako.
Aitak han eukiten eban kartel baten apuntauta irakiten noz hasi zan, barrikea noz zarratu behar zan… Barrika bakotxak tapoia eukiten eban egurragaz eginda, neurrikoak; orduan ez zan besterik egoten. Hareri trapu zahar bat ipinten eutsan amak –izaren-eta trapuak eukiten zituan aurretiaz, garbiak– eta tapoia sartzen jakon, ondo enkajauta, haizerik hartu ez egian. Horrez ganera, ama solora joaten zan eta lurra ekarten eban; masa edo ora bat egiten eban eta haregaz dana tapetan zan arnasarik hartu ez hartzeko. Gero, egunetan han egoten ziran.
Barriemoilea: Josefina Oregi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa