Mataderoa
- 2011
- BEDIA
Tabernea egunero zabaltzen eban, baina baserriko beharrak egin behar ziranean, eguerdian itxi eta iluntzean barriro zabaltzen eben. Asteburuetan eta jai-egunetan be zabaltzen eben; oporrak zer diran be ez eben jakin. Jente askok behar egiten eban Gernika aldean, eta beti egiten eben geldialdiatxua tabernan. Iluntzera ezkero, giro itzela egoten zan. Ardaoa eta kakahueteak jaten ebezan. Asteburuetan, baserritarrek karta-jokoan egiten eben. Eta tabernaria andrea izan arren, tabernan ez zan andrazkorik sartzen.
Barriemoilea: Marivi Aretxederreta Zabala