Intxaurrak batzen basora
- 2014
- ATXONDO
Herrian errotea egoan eta zentral txikerra argia egiteko. Zentral horrek argia agintzen eban baserrietara; eta baserria zenbat eta urrunago egon, epertargia moduko argi txiki-txikia egiten zan. Eta orduan egun batzuetan ezin izaten eben erradioa entzun. Baina argia egoanean isiotuta eukiten eben. Handixek ikasten ebazan kantak eta kantau egiten eban, baina aitak galarazo egiten eutsan; sardinera moduan ebilela esaten eutsan.
Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza