Seina zaintzea
- 2012
- MUNGIA
San Isidro eguna Zamudion lehenago ospatzen zan, Derion baino. Derion gero eleiza barria egin eben eta San Isidro izena ipini eutsien; osterantzean, orduan Derion ez zan San Isidro ospatzen. Kooperatibea Zamudioko lurretan dago, eta sozioak Zamudiokoak eta Deriokoak dira, bietakoak, eta mezea Zamudion egiten zan beti. Gero, Derion egin eben eleiza barriari San Isidro izena ipini eutsien, eta orduan hasi ziran jaia egiten.
Zamudion mezea egiten zan beti, eta kooperatibatik bandereagaz etorten ziran mezara oinez txistulari eta bolandera-hots artean. Mezeak urten eta gero, osterabe, kooperatibara joaten ziran baserritarrak bazkaltzen. Juntakoek preparetan eben bazkaria.
Barriemoilea: Gerardo Barrena
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa