Sanantonioak Durangon
- IURRETA
Ibarrurin, Gabon bezperan, etxerik etxe kantetan joaten dira. Lau edo bost kantako errepertorioa eroaten dabe. Orduan, etxe bakotxean, giroaren arabera, bertako erara egiten dabe. Etxean umeak badagoz, Olentzero egiten dabe; osterantzean, beste kanta batzuk aproposak diranak etxe horretan. Abendu-kantak kantetako batzen dirala dino.
Makilea danek eroaten dabe, baina batek erabilten dau erritmoa eroateko. Eskea be egiten dabe. Jatorrizkoa edo denpora gehiago iraun dauan kantea Abendu santu honetan izan da. Lehen Ibarrurira gizon bat etorten zan, txilinakin, eta berak hori kantetan eban. Eurek korutxu bat sortuta daukie eta beste kanta batzuk be erabilten dabez: Mari Domingi eta Oi Betlehem!, eleizakoakaz nahastean.
Lehen jenteak jeneroa emoten eutsen abestu ostean, baina lorrin egiten jaken, azkenean, gauza piloagaz batzen ziralako. Orain be batzuk emoten deutsee zeozer. Batek ogia emoten deutse, etxean eginekoa. Hori ohiturea ez dabe galdu joan dan 40 urtean. Lehen txarriak be asko hilten ziran sasoi honetan, eta orduan txorizoak eskegita egoten ziran, eta jenteak, edo txorizoa, edo urdai zati bat emoten eban. Gaur egun, txarriak be ez dira hilten lehengo moduan, eta orain errazago izaten da diru bat emotea.
Bost edo sei ordu egiten dabez, amaitu arte. 24an ez dabe ezer be egiten. Natibitate egunean, koruak mezea abesten dau kantu bereziakaz eta eleizakoakaz.
Erakundea: Labayru Fundazioa