Ogi salutadorea
- 2007
- BERRIZ
Sei urtegaz hasi zan eskolara joaten, baina gerrea sartu zanez, arin itxi eutsien joateari. Gainera, etxean behar egin behar zan. Justu-justu ikasi eban leiduten.
Aitak soinua eta amak panderoa joaten eben, afizinoz euren gazte-denporan ikasita. Berak be bere buruz, ostenduta, ikasi eban panderoa joten. Afizinoz ikasi eban panderoa joten; osterantzean, besterik ez dau ikasi. Ahiztarik zaharrenak akabau eban erizain-karrerea, baina besteak ezer be ez.
Barriemoilea: Natividad Bilbao Onaindia
Erakundea: Labayru Fundazioa