• 2011
  • MARKINA-XEMEIN
Atzera

Errazionamentua

 

Errazionamentua hilero-hilero emoten eben, personako honenbeste orio, azukera, jaboia, etab. Ogia be holantxe emoten eben, persona bakotxeko txusko bat. Urte batzuetan telea be emoten eben, eta ilara itzelak egoten ziran tela-dendetan. Tela eskasak ziran, kalidade txarrekoak, eguzkitan ipini ezkero ajau egiten ziranetarikoak.

Denpora haretan dana zan urritasuna eta gosea. Jateko be arroza eta garbantzu lapikokoa egiten eben, nahastean prestauta.

 

Barriemoilea: Lorenza Elorza

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa