• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Ogi salutadorea

 

Gabon-gauean ogi kuskurra gorde egiten eben hurrengo urterako. Aurreko urteko ogia urdindu barik egon ezkero, zopak eginda jaten eben batzuk. Ezpebere, beratu eta txakurrari emoten jakon. Kuskur horri jaungoikoa esaten jakon; ardao pitxartxu baten sartu eta jaten zan ha kuskurra.

Ogi zatia ebagi eta goiko armarioan edo komodan gordeten eben. Jeneralean, hurrengo urtean aititak eta aitak ardaoagaz bustita, beratuta jaten eben.

 

Barriemoileak: Hilario Alkorta eta Matilde Alkorta

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala