• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Ameriketako kontuak

 

Jornalean diferentzia handia egoan. Orduan dolarra, pezetearen aldean, altu egoan. Eurek martxea egiten eben. Otsaila bueltan parisiñue eukiten eben, eta gero bandeagaz urteten eben. Harik eta iraila bueltara artean, basoan martxan egoten ziran. Lagun bi ibilten ziran. Euren bizimodua ha izan zan. Otsaila bueltan danak batzen ziran, euskaldunak eta amerikanuak batzen ziran, ze jaiotza edo parisiñue izaten zan leku baten.

Gauez guardia egiten gizon bat egoten zan; iluntzeko seiretatik goizeko seiretara, gaueko turnoa.

Bildotsa bost bat hilabetean loditzen zan, eta ez zan erasten ardirik. Ez jakon esnerik kentzen ardiari. Han gaztairik ez zan egiten, dana zan okelatarako. Euskal Herriko pastoreen eta hangoen bizimodua diferentea zan.

Hango negua nahiko hotza zan, udea ez horrenbesteko beroa, baina negua hotza. Halanda be, ardiak beti kanpoan egoten ziran. Eurek roulottea edo kanpue, karro-kanpue, eukien. Hemengo roulotten estilokoak ziran. Udan, ostera, hile pare bat kanpin-dendan egiten ebezan; batez be, goiko mendietara joaten ziranean, han ez egoan eta biderik ha eroateko.

 

Barriemoileak: Jose Mari Ugalde eta Jose Manuel Mujika

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia