Eguraldi-kontuak
- 2012
- MUNGIA
Lekukoaren aitak eta aititak artegia euki eben, artzainak izan ziran. Bere aitak hauxe kontetan eutsan: apirilaren aurreko hilabetea martia da. Martiko azken egunetan eguraldi txarra hasi eta apirilaren hasierako egunak sano txarrak izan ziran; edurtzak, abazuzea, kazkabarra egin ebazan, eta ardiak hil.
Eta artzainak eskuak burura eroanda esaten eban: —Ai, ai Marti Kakatsu, arranak kolkoan eta narruak lepoan—, ardiak hil eutsazalako.
Eta besteak esan eutsan: —Baina zelan marti, marti kakatsu? Orain apirila bada?
Eta artzainak erantzun: — Bai, baina martiak apirilari eskatu deutsaz bost egun.
Barriemoilea: Tomas Abarrategi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa