Umeek uruna zapaldu
- 2012
- MUNGIA
Ardia 5 hilebete egoten da ernari. Bi edo hiru kume be izaten dabez ardi batzuk; lau be bai inoiz. Lekukoak, ona egin ezkero, gurago dau bat. Birentzako esnea eukiten dabe batzuk, baina beste batzuk batentzat justuan eta bi badaukaz, biek eukiten dabe gosea. Ume on bat egin ezkero, arinago loditzen da eta fazilago libretan zara. Batzuei partoan lagundu egin behar izaten jake. Beste batzuk eurek egiten dabe segiduan. Batzuei lagundu egin behar jake edo burua bakarrik dakarrelako, edo hanka bat bakarrik… Horreekaz mila gauza ibili behar da. Azuriak jaioten diran sasoian behar handia egoten da. Dana akabau arte, sikeran jaio arte, beti dago, edo bikotxak dirala, edo bestea dala… Eurak martxan hasi orduan, ameak hazi eta dana egin orduan, arnasa apur bat hartzen da, deskantsua.
Barriemoilea: Enrike Etxebarria
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa