Maistrea izan da
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Soloak bere prozesua dauka. Neguan behar gitxi dago soloan, baina martitik aurrera hasten da benetako beharra. Martian bedar frantsesa kendu eta ostean soloak labretan hasten ziran. Frantsesa igitaiagaz kentzen zan, erpea kenduta. Frantsesa bedar ugaria da ze lau-bost erro izaten ditu eta atoan beteten da zestokadea.
Frantsesa kentzen zanean lurra itailakaz labrau egiten da, urratu egiten da. Itailei karramarroa be esaten deutsie beste batzuk. Itailak behi-buztarriagaz erabilten ziran, kateagaz lotuta.
Barriemoilea: Libe Asua
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia