Baserrietan eskopeta-fabriketarako behar egin
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Umeek berak egineko telazko oihalak erabilten ebezan; eta gero, muletoia. Muletoia manta zuritxu bat da. Hori bere berak egiten eban, teleagaz eta faldoi modura; polito egoten ziran umeak. Gero mantoitxua bere ipinten jaken. Telazko oihalaren gainean fajea ipinten jakon; horregaz ondo lotzen zan. Hiru pikuzko painelua bere ipinten eutseen idunean burua gogor eukiteko.
Umea altzoan mudetan eben, alboan palanganatxua eta esponjea ipinita. Palangana hori umearentzat bakarrik erabilten zan. Horreek trapuak gero garbitu behar izaten ziran: oihal moduan erabilten zana eta muletoia bere bai. Gero, hiru pikuzko oihalak etorri ziran, felpazkoak.
Barriemoilea: Maria Abio