Behia anteparara jausi zanekoa
- 2013
- BERRIZ
Herriko jaietan bazkaria egiten zan etxean eta familiakoak konbidetan ziran: osaba-izekoak, lehengusuak, danak. Eta baten bat etorri ezean huts itzela izaten zan. Egun horretarako, atartean ira berdeak prestetan ziran, jenteak han etzunda bazkalostekoa egiteko.
Jentea jesarteko, inoz ateak be kendu izan dabez, edo ostean zesto pare bat hartu eta gurdiaren kartolak ipinten ebezan ganean, iladetan.
Jatekoa garbantzua, arroza, gisadua eta arroz-esnea izaten zan. Arroz-esnea bezperan prestetan zan, bandejetan ipini eta kaxetan gordeten ebezan, katuek ez jateko. Etxeko umeek tapea altzau eta atzamarra untetan eben txupetako.
Barriemoilea: Josefina Oregi
Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Morga Udala eta Labayru Fundazioa