• 2010
  • BERRIZ
Atzera

Berbena eta guntzurrun-bedarra

 

Sinusitisa dagoanean, pusak, txarrikeria aterateko bedar berezia dago: berbena-bedarra. Txiki-txiki egiten da, apur baten oriotan berotu, arrautzaren zuringoagaz tortila modukoa egin, hori ipini eta txarrikeria guztia ateraten dau.

Lekukoak gaur egun be gordeta eukiten dau bedar hori, behar dauenean erabilteko. Ekain inguruan batu, txikitu, eta izozkailuan, gordeten ditu.

Guntzurrun-bedarra be erabilten zan. Hareek egosi, hareen ura hartu eta guntzurrunetako harriak apurtu eta kentzen ei ditu. Bat baino gehiago etorri jako bedar hori eske.

 

Barriemoilea: Hilario Alkorta

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala

Erlazionatutako Bideoak