Esnea buru gainean eroatea
- 2010
- SONDIKA
Zazpi urtegaz egin eban komuninoa, maiatz-ekain inguruan, domekako meza nagusian, hamar eta erdietan. Neskak zuririk jazten ziran, eta mutilak marineru edo almirante. Lau ahizta izan ziran, berau gazteena, eta laurek egin eben komuninoa jantzi beragaz. Gero, bazkaria arean hobetxuagoa izaten zan: zopea eta garbantzua edo. Erretratua ateraten Bilbora joan ziran, Zalduarenera.
Barriemoilea: Garbiñe Landeta