Herriko auzoen eta baserrien izenak
- 2013
- ZAMUDIO
Ardaoa alondegian saltzen eben; bi edo hiru egon ziran Mungian; bat Boira farmaziaren beheko alderdian. Horren atzeko alderditik etxe txiker batzuk egozan eta hor beste bat egoten zan. Horreek biak izaten ziran printzipalenak: Idigoras eta Jenaro.
Lehen ez zan egunero ardaoa edaten; dirua egoten zan gitxi. Gari-joteetan eta jaietan bakarrik edaten eben. Ardaoa, jeneralean, garrafoietan ekarten eben. Botila batzuk bere egoten ziran ─hiru litro ingurukoak─, botila nagusiak esaten eutsienak, eta hareetan bere ekarten eben ardaoa. Ardaoa, jeneralean, baltza izaten zan. Tabernetan edo zuria egoten zan, baina erosi baltza erosten eben.
Barriemoilea: Bingen Etxebarria
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa