Sanjuan-kantea
- 2014
- ZAMUDIO
Auzoan idien karreteruak egozan. Basoan beharrik euki ezean, etxerik etxe ibilten ziran, gaur bati eta gero besteari laguntzen. Ez eben ezer kobretan; toto moduan egiten eben. Gaur hona, bihar horra, etzi horra, etzikaramun hara… Etxe guztietara joaten ziran.
Totoa esaten jako, adibidez, danak batu eta arto-jorran joateari. Danak etxe batera joan eta jorratzen eben, eta gero merienda bat emoten eutseen. Leku batekoak amaitzen diranean, bestera. Hori merienda bategaitik.
Barriemoilea: Teodoro Iturbe
Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia