• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

San Kristobaleko plaiea

 

Lehen plaiea San Kristobalen egon zan, baserritarren terrenoak ziran. Baina, gero astilleruk erosi eta garbitu egin ebazan horreek terrenoak barkuak hortik kanpora aterateko. Ekologistek, ostera, ez deutsee ixten hori garbitzen, eta orain sasiz beteta dago dana.

Osterantzean, plaiara eurak be joaten ziran umeakaz, bertora, San Kristobalera. Erridxue be esaten eutsien. Harea eta guzti egoten zan. San Kristobaleko plaiea deitzen eutsien.

 

Barriemoileak: Angel Zabala eta Miren Arriaga

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia