• 2010
  • BERRIZ
Atzera

Izarak, koltxak eta koltxoiak

 

Izarak harizkoak ziran, sendoak. Koltxak be erabilten ziran, oso lodiak izaten ziran. Jostunak egiten ebazan, manta bati goitik eta azpitik tela desbardinak josita. Lekukoek dinoenez pisutsuak ziran.

Koltxoiak denpora baten arto-maluta edo arto-kaputxakaz beteta egiten ziran. Gero ardi-laneagaz egiten hasi ziran. Koltxoiaren azala jostunak egiten eban eta eurek etxean laneagaz beteten ebezan, lanea garbitu eta ostean. Gero lana-orratzagaz alde batetik bestera josi eta estutu egiten ziran. Koltxoiok noizik behinean barriro garbitu egin behar ziran: lanea atera, izpitu eta sikatzen zanean jo egiten zan, harro-harro geratzen zan.

 

Barriemoileak: Matilde Alkorta eta Hilario Alkorta

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala