• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Busturiako itsasoak

 

Baserri handia euki eben. Itsasoetan (itxosuetan) bedarra egoten zan. Apurtu barik egoten ziran, munak egozan eta bertan hartzen ebezan artoa, garia, erremolatxea… Eta bedarra urte guztian eukiten eben; alfafak eta holakoak. 1917an, lekukoaren amak eta aitak itsasoak erosi egin ebezan. Gobernuak saltzen ebazan, partzelaka, eta bakotxak gura ebana erosten eban. Mojoiak be ipinita egozan, eta eskriturak be egiten ziran.

Orain dala 47 urte, maiatzaren 1ean, denporale handi bat etorri zan Bermeotik eta apurtu egin ziran itsasoko hormak, eta ez zan arregletako modurik egon. Dirurik ez zan egoten antxina, oin be ez askorik, baina orduan gitxiago. Eta Gobernuak be ez eban lagundu.

Gero Muruetako ontziolea hasi zan partzelok erosten barkuek urteteko portua-edo egiteko. Batzuek ez ebezan lurrok saldu, ontzioleak diru gitxi emoten eban-eta eurakaitik.

 

Barriemoilea: Rosalina Iturbe

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia