Sextanteagaz arrantzan
- 2012
- BERMEO
Baserri handia euki eben. Itxosuetan bedarra egoten zan. Apurtu barik egoten ziran, munak egozan eta bertan hartzen ebezan artoa, garia, erremolatxea… Eta bedarra urte guztian eukiten eben; alfafak eta holakoak. Lekukoaren amak eta aitak itxosuak erosi egin ebezan 1917an saltzen ibili ziranean. Bakotxak gura ebana erosi eban. Gobernuak saltzen ebazan. Parzelak egoten ziran. Mojoiak be ipinita egozan, eta eskriturak be egiten ziran.
Orain dala 47 urte, maiatzaren 1ean, denporale handi bat etorri zan Bermeotik eta apurtu egin ziran itxosoko hormak, eta ez zan arregletako modurik egon. Dirurik ez zan egoten antxina, oin be ez askorik, baina orduan gitxiago. Gobernuak be ez eban laguntzen.
Gero Muruetako astillerua hasi zan erosten portua-edo egiteko; gero barkuek urteteko. Handik urte batzuetara geldi egon ziran itxosuak. Astilleruak be gitxi opatzen eban, eta batzuek ez ebezan lurrak saldu.
Informador: Rosalina Iturbe
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia