• 2017
  • ZAMUDIO
Atzera

Domu Santuetarako koroiak egitea

 

Bilboko Plaza Barrira joaten zan loradun koroiak saltzen. Paluan sei koroi, 3 atzetik eta 3 aurretik, hartuta joaten zan, astoan eroan ezkero, hondatu egiten ziran eta. Herriko hainbat familiak 3-4 egun emoten ebezan koroiak egiten. Aroak bedarragaz eginda eukiten ziran lehenagotik, eta gainetik oroldia ipinten jaken, eskinatik zipres-erramak eta erdian krestea eta krisantemoa. Nagusientzat kolore ilunekoak egiten ziran; eta krestazkoak karuenak izaten ziran. Krisantemoak berak bakarrik urteten eban, baina krestea urtero-urtero landatu behar izaten zan, porruen antzera.

 

Barriemoilea: Daniel Leguina