Ogi salutadorea
- 2012
- MUNGIA
Lekukoa eskolara hamar urtegaz hasi zan, eta hamahiru urtera arte egon zan. Eskola nazionaletara hasi zanean, plazea barikuetan egoten zan. Orduan, amak abarketa gorriak erosi eutsazan Eusebiari eta eskolara joateko jantzi ebazan. Arratsaldean eskolatik urten ebanean, zaparrada itzela egon zan. Orduan abarketak kendu ebazan busti ez eitezan eta Elorduiganera oinez ortozik joan zan. Erromerira etorten ziranean bere, biderako oinetako batzuk ipinten ebezan eta herrirako beste batzuk.
Barriemoilea: Eusebia Duo