Tranbia
- Zerbitzuak
- 2012
- ZEANURI
Gerrako bonbardaketez eta sirenez akordetan da. Abioiak egunero-egunero etorten ziran behin, edo batzuetan bi edo hiru bider, bonbak botaten. Guda zibila hasi zanean, gogoratzen da hasikeran hegazkin bat etorten zala orriak botaten. Orduan berak zazpi urte ebazan −urrian bete ebazan zortzi−, eta orriak hartzen joaten ziran. Orrietan zera ipinten eban: “Si no os rendís, arrasaré Vizcaya” Firmado: General Emilio Mola Vidal Lau-bost bider hartu ebazan orri horreek. Hasikeran hegazkin bat etorten zan orri horreek botaten.
Barriemoilea: Ander Agirre