Etxean manantiala euki eben
- 2018
- ARRATZU
Gerrako bonbardaketez eta sirenez akordetan da. Abioiak egunero-egunero etorten ziran behin, edo batzuetan bi edo hiru bider, bonbak botaten. Guda zibila hasi zanean, gogoratzen da hasikeran hegazkin bat etorten zala orriak botaten. Orduan berak zazpi urte ebazan −urrian bete ebazan zortzi−, eta orriak hartzen joaten ziran. Orrietan zera ipinten eban:
“Si no os rendís, arrasaré Vizcaya”
Firmado: General Emilio Mola Vidal
Lau-bost bider hartu ebazan orri horreek. Hasikeran hegazkin bat etorten zan orri horreek botaten.
Informer: Ander Agirre
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa