Kriadu idiak jagoten
- 2016
- LAUKIZ
Iparragire kalean errefujiauta egon ziranean, behin gizonezko bi joan ziran. Eskailerea bihurra zala gogoratzen dau; karakol antzeko eskailerea. Aita biren artean eroan eben etxetik, kartzelara. Eurak aita barik joan ziran Zenaurira. Aita kartzelan egon zan hiru urte eta erdi; hiru urte eta egun batzuk. Ez eben Bilbotik atera. Lehenengo Upo mendian egon zan barku baten, Zorrozaurrean. Hara joaten ziran eurak aita ikusten. Gero Larrinagan egon zan, kartzelan. Gero fraileek euki eben konbentu bat kartzela bihurtu eben, Karmelo, eta han ikusten eban aita. Amagaz joaten ziran aita ikusten.
Barriemoilea: Ander Manterola