• 2016
  • LAUKIZ
Atzera

Kriadu idiak jagoten

 

Bizimodua aterateko gaztetan kriadu joaten ginan. Guretik kriadu joan dira hiru neskato eta mutil bi. Ni osabeagaz egon nintzan kriadu. Joaten nintzan eskolara, eskola ostean bokadilotxua hartu eta idiak eroaten nebazan basora bedarra jan egien. Ipinten eusten izaratxua etxe aurreko jardinean, noz bajau behar neban jakiteko, ze basoa asago egoten zan. Izarea ikusten nebanean etorten nintzan idiakaz etxera. Bizimodu desbardina zan. Haxe izaten zan seinalea etxera etorteko. Orduan ez zan egoten mobilik ez zentailerik!

 

Barriemoilea: Enrique Urrutia

Erlazionatutako Bideoak