• 2017
  • ATXONDO
Atzera

Gaztaia egiteko tresnak

 

Ardiak bildotsak egin ditu, hazi dira, bildotsak jan ditugu eta gaztaiak egin behar dira. Gaztaigintzarako erabilten ziran gauzarik behinenak egurrez eginikoak ziran. Kaiku handia eta barruan malatsa ─esnea mamindu ostean, apurtzeko erabilten dan tresna─, txikian umeak jolasteko eta handian be bai.

Iraztontzia, goitik behera esnea bota ezkero, behean zulo handia daukan ezkero, esnea erraz joango dala pentsau lei, baina ez, misterioa beste bat da. Iraztontzia goporraren (oporraren) gainean jarten da, eta esnea garbi pasetako, iraztontzian asun-orriak sartzen dira. Asun-orriek uletxoak daukiez barrenaldean, eta batzuetan, halamoduz batutako esnea, ardiak atzetik batzen diranez eta korotza egiteko ohiturea daukienez, inoiz marmitara jausi da eta geratzen diran hondarrak asun-orriz betetako iraztontzian garbitzen dira. Bestela, esneak zikin urtengo leuke.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza