Gerraostea gogorra
- 2020
- DURANGO
Ganadua hankaz gora ipini lau takogaz eutsita alboetatik, eta erditik zabaltzen eben. Narrua bakarrik, okelea ez. Kutxilloaz zabaldu narrua eta kendu egiten jakon eskuz. Hankak ebagi egiten jakozan narrua kentzeko. Lehenengo atzeko alderdia, izter-alderdia, kentzen jakon hankaz gora egoala. Hori librauta, poleari aparteko egur bat ipinten eutsien alboetatik tornillo bigaz behera jausi ez eiten, eta ra!, altzetan eben gora. Altuera erdian egoanean txahala, pitinka-pitinka kentzen eutsien narrua: izterra, solomoa… Behar ahala, polea eskuz igoten eben; azkenean goraino altzau txahala, eta narru guztia kentzen eutsien, beheraino.
Barriemoilea: Leandro Landeta
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa