Oilar-jokoa 1
- 2012
- ERMUA
Garizuman misinoak egoten ziran. Fraileak etorri eta zortzi egunean-edo egoten ziran. Pulpitutik ebanjelioko kontuak kontetan ebezan. Andrek ordu baten joan behar izaten eben eta beste ordu baten, aparte, morroskoek. Umeakaz egoteko, eskoletatik ibilten ziran fraileok; kanpokoak izaten ziran. Kapa handiak jazten ebezan eta bildur handia eukiten eutseen, hareentzat dana zan pekatua-eta.
Egilea: Labayru Fundazioa
Barriemoilea: Pantxike Elgezabal
Erakundea: Labayru Fundazioa