Bekeako etxeak
- 2015
- GALDAKAO
Sagarrak batu eta zakuetan ipinten ebezan apur baten. Lehenengo Sagarmiñako dolarara eta gero Antzoagakora, Antxuakora, osorik eroaten ziran zakuetan, eta bertan apurtzen ziran dolarara botateko. Sagarrak apurtzeko aparaturen bat egoan.
Gero barriketan irakiten egoten zan. Irakiten egoala batsa botaten eban, txarrikeria moduko bat, eta barrika beteta euki behar izaten zan.
Irakiteari ixten eutsanean, barriketan edo botiletan sartzen zan. Urte ona eta eguzkitsua zanean, alanbreakin lotu behar izaten eben puntea; izan be, eukan karbonikuak edo suak atera egiten eban kortxoa. Txanpanari moduan alanbreagaz puntak banan-banan lotzen ibilten ziran.
Barriemoilea: Juanita Bastida
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala