Kanpoko eztia
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Lekukoaren gurasoek ahal zan moduan ateraten eben bizimodua: bendejea salduta, esneak salduta... Sarritan diru barik egoten ziran.
Ganaduak hiltegira eroateko be sarritan ez eukien dirurik. Bere ama listea zan eta baten, txarriak Sondikara mataderora eroan behar ebezan baten hauxe esan eutsan alabeari: dirurik ez eukala esan beharrean, dirua etxean ahaztuta itxi ebala eta Martinaren amari eskatzeko esan eutsan. "Ez esan ez daukazunik, ahaztu egin jatzula baino".
Sarri trena pagetako dirurik be ez eukien. Halantxe bizi ziran orduan. Gaur egun ostera jentea mizkatuta bizi dala dino lekukoak.
Barriemoilea: Placida Atxa
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia