Lantegietako sirenak
- 2014
- BILBAO
Francoren denporan galarazota egoan garia eta artoa errotara eihoten eroatea, eta, gainera, aiuntamentuan entregau behar izaten zan batutakoaren zati bat. Gosea galanta!
Ez eukien ez azukerarik, ez oriorik, ez ogirik; eta txarriaren koipeagaz edo urdaiagaz egiten zan jatekoa. Errazionamentuan emoten eben litro bat orio hile guztirako familia osoarentzat. Eta ogia be zatitxu bana bakotxarentzat.
Barriemoilea: Fausto Iza