Zugatza ebagiten motozerreagaz
- 2017
- ATXONDO
Eskolatik etorrenean, galdaratxua garbitu behar izaten eban. Esnea egosten ebenean, arrokea egiten jakon galdareari azpian eta beratzen ipinten eben uretan pozoan. Handik atera eta kutxiloagaz arraskau egiten eben. Gero surteko hautsagaz garbi-garbi egin eta brillutan ixten eban, barriro esnea egosteko. Ze garbitu ezik, lehen eukan arrokeagaz esnea erre egiten zan. Ha euren obligazinoa izaten zan eskolatik bueltan, egun bakotxean batek egiten eban.
Barriemoilea: Basilisa Zabalgojeaskoa
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa