• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Kuman kapaxa-zakua

 

Berarentzat erositako kumatik hogei ume-edo pasau izan dira. Egurrezkoa izan zan. Goietan eginekoa zala esaten eban amak eta hamabi pezeta pagau ebazala. Balantzea bere euki eban eta dibujotxuak kabezeroan. Sakona izan zan kumea, baina amari ez jakon gustetan umea hain sakon eukitea; orduan, kapaxaz betetako zaku bat ipinten eban azpian, eta haren gainean koltxoia. Holan umea altutxuago paretan zan.

 

Barriemoilea: Mari Agirre