Ereñoko ermitea
- 2016
- BEDIA
Mezara domeketan joaten ziran parrokiara. Maiatzean, Ama Birjinearen egunean, abiadan joaten ziran errosariora, beharrak arin egin ostean. Begoñako Ama Birjinearen prozesinoa egoten zanean edo Obispoa etorrenean jai handiak egiten ziran. Gainera, Aste Santu inguruan, fraileak etorten ziran eta goizeko ilunetan prozesinoak egiten ebezan eleizatik eta kanposantu ondotik. Bitartean, kanta tristeak abesten ebezan, bildurra sartzeko modukoak. Horrezaz gainera, egunero errezetan eben loak hartu baino lehen, eta errosarioa, ostera, artaburuak zuritu bitartean. Abadea joaten jaken eskolara dotrinea irakasten, eta komuninoa egiteko konfesetan ziran lehenengoz. Bildurragaz bizi ziran, dana zan pekatua eta.
Barriemoilea: Virginia Abio