Etxean inork be ez deutso esan ezkontzeko
- 2018
- BUSTURIA
Etxerako ziran artxoak baino ez ebezan etxean hilten. Lau kaderak amarretan eutsiezan kordelagaz, baten bat ganean paretan zan eta samatik sangretan ziran. Gero narrua kentzen jaken, mahai baten ganean ipini, eta erditik, hanketatik eta besoetatik edegita. Atzenik, samatik hasi eta beheraino kentzen eutsien narrua.
Barriemoilea: Pantxike Elgezabal
Erakundea: Labayru Fundazioa