• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Erditondoa

 

Umedun egon arren, beharrak egiten jarraitzen eben, bezperara arte. Gauean igual afaria danei emon eta umeak lo ipinten ebezan. Zeozer nobedade igarri ezkero, dutxau eta umea eukiteko prestetan ziran.

Etxean laguntzinorik ez eukana-edo ospitalera joaten zan umea eukiten. Berak amaordea euki eban, eta gizonaren izeko batek bere asko lagundu eutsan. Erditu ostean, hiru egunean ohean egoten ziran; inork ez dakiala joaten ziran komunera bere. Zortzi egunean-edo egon zan ura ikutu barik. Hori dana hemorragiaren bildurragaitik zan.

 

Barriemoilea: Maria Abio

Erlazionatutako Bideoak