Mantzanilea
- 2010
- BERRIZ
Anbotoko Mari Anbototik Oizera hegan joaten ei zan. Eguzkia hartzen egoten ei zala esaten zan, baita urre koloreko ulea urrezko orraziagaz orrazten ebala be.
Mari sorgina barik jainkosea zan. Anbotoko Marik beste kategoria bat eukan, mito bat zan. Eguzkiak besteko garrantzia eukan. Zaintzaile lez-edo hartzen eben.
Informanteak dino umetan ez dala ulertzen holako gauzek daukien esanahia.
Barriemoilea: Juanita Bastida
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala