Konbentuko eskolea
- 2010
- BERRIZ
Akzidenteren baten izan ezik, etxean hilten zan jentea. Medikuak esaten eban baten bat ondo ez egoanean preparau eiten, eta eleizakoak hartzeko. Medikuak hori esan ezkero, parrokiara abisetan zan eta eleizakoak etorten ziran. Abadea oinez, jantzita, joaten zan, eta monagiloagaz. Eleizakoak farolagaz joaten ziran, eta batak tilin-tilin txilina joten eban. Urten orduko, abadea arratsaldeko sakramentua emoteko preparetan egoala, kanpaiak joten ziran tan-tan-tan. Han igarten zan hildakoa gizona edo mutila zan.
Barriemoileak: Candida Zamalloa eta Karmele Zamalloa
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa