• 2010
  • BERRIZ
Atzera

Eguen Zuri eguneko koplak

 

Garizumea hasi aurreko eguenean, Eguen Zuri egunez, eskolako nagusitxuak etxerik etxe ibilten ziran kantetan eta limosnea batzen.

Abestu eta ostean etxeko andreak urteten ez ebanean kopla honeetatik azkenengo biak kantetan eutsiezan.

Eguen Zuriko eguna,
Jaungoikoak berak egina,
eskola-mutilak ibiltzeko
limosna on baten bila.

 Hor goian-goian goldea,
haren gainean belea,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langilea.

Poltsan baditut erreal bi,
bata bestearen gidari,
etxe honetako etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.

San Kasiano obispua,
eskola maisu jakituna,
Jesuskristoren fedeagaitik
odola emon ebana.

Santu hau bitartez dala,
ez eizu izan okerrik,
orain bagoaz danok aurrera
agur danori eginik.

Emon behar b(ad)ozu, emoizu,
bestela ezetz esaizu,
ate ondoko haizeak hartzen
amak ez gaitu bialdu.

Mari Mondrongo, Mondrongo,
hik ez don asko emongo,
hik emongo (do)nan limosneagaitik
ez jonagu asko edango.

 

Barriemoilea: Juanita Bastida

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala