Komuna eta garbi-ikuzia
- 2007
- BERRIZ
Erlauntzaren barruan koadruak egoten dira eta koadru horreek alanbre batzuk eukiten dabez. Alanbre horri argizariaren panal batzuk jarten jakoz. Panalak irudi batzuk eukiten ditu eta hexagonodun irudi horretatik erleak ahoagaz tiratu egiten deutsie eta hexagono horretan egiten dabe lekua, gero erregineak arrautzak jarteko. Arrautzetatik ateraten dira gero larbak, ninfa; eta gero hortik umea jaioten da. Hexagono horretan, beste leku batzuetan polena jarten dabe, euren proteina hori, pan de abeja esaten dana. Polena eztiagaz nahastauta egoten da fermentazinorik egon ez daiten. Eta beste leku baten eztia jarten dabe eta horixe da erlauntzaren alimentazinoa. Erlauntzaren barruan jarten dira panalak zutunik, eta hamar koadru sartzen dira behean.
Barriemoilea: Valentin LLona
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa