Pernilak sikatzeko eskegi
- 2008
- MORGA
Lehenengo, probak egiten eutsezan, eta hiru partidu irabaztea lortu ezkero ixten eutsen debutetan. Berak Bergaran debutau eban 18 urtegaz; sekula ez jako partidu ha ahaztuko: Etxabe IX-Gallastegi II eta Kortabitarte-Ariño. Hori baino lehen, 1952an, Munduko Pelota Txapelketa jokatu eban; ha jokatu eta enpresea bila joan jakon. Afizionadu moduan jokatutako partiduetan soldata hobea kobretan ei eben profesionaletan baino.
Barriemoilea: Jesus García Ariño