• 2013
  • BERMEO
Atzera

Bermeoko eskolak

 

Bermeon egon diran kolegioak aitatzen dauz: nazionalak, Sanjurjo; goikoa, orain musika-eskolea dagoan lekuan; eta beste bat orain klaustroa dan lekuan. Hiru-lau sesino egozan: bajuagoak eta altuagokoak, eta goian parbulitosak. Eta gero monjak egon dira; Josefinak eta Karmelitak. Karmelitak uniformedunak izaten ziran eta besteak uniforme bakoak. Uniformedunak pagukoak ziran eta besteak pagu bakoak. Ama be aldeatik monjetara etorten zan. Berau eskola nazionaletakoa izan da; Doña Pacagaz eta Doña Catalina Alberdigaz. Han ikasten ebazan lehenago lau erregelak: sumar, restar, multiplicar eta dividir. Justu-justu dividir egiten dezimaletara ailegau ezinik urten eban eskolatik.

 

Barriemoilea: Maria Uriondo

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa