Buzkantzak
- 2007
- MARURI-JATABE
Errekeari Urzabale esaten eutsien. Bogadea egiteko, etxe bakotxak bere lekua eukan errekan, bogada-lekua presteta; distantzia gitxira egozan bata besteagandik. Errekara erropak garbitzen joanda dago, gazte-gaztetarik, barriz. Ama-eta ez ziranez etxean egoten, gustuko erropak baldean hartu eta errekara joaten zan. Chimbo jaboiagaz garbitzen ziran erropak; amari ez jakon sosea gustetan. Lehenengo jaboia egosi, beratan ipini erropak jaboiagaz eta gero garbitu.
Barriemoilea: Benita Bilbao